Gaztedi Enkarterri bekak 2020

//Gaztedi Enkarterri bekak 2020

Gaztedi Enkarterri bekak 2020

Gaztedi Enkarterri bekak 2020

BEKAK ENKARTERRIKO GAZTEEK LANEKOAK EZ DIREN PRAKTIKAK EGIN DITZATEN ENPRESETAN

 

 

Enpresaburu agurgarria:

 

Alonsotegiko, Artzentalesko, Balmasedako, Galdameseko, Gordexolako, Gueñeseko, Karrantzako, Lanestosako, Sopuertako eta Zallako udalek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Gaztedi Enkarterri izeneko lankidetza hitzarmena izenpetu dute, eta xedea da, besteak beste, beteren konturako enplegua sustatzea Enkarterri eskualdeko gazteen artean.

Horretarako, honako aukera hau proposatu da: 29 urte bitarteko gazteek beka jasotzea lanekoak ez diren praktikak egin ditzaten Enkarterriko enpresetan, 8 hilabetez. Helburua da lehen aldiz lan arloan esperientzia eskuratzea da, eta beraz, errazago sartzea lan merkatuan.

Praktikaldiaren ezaugarriak:

– Parte-hartzailearen profila: 18 eta 29 urte bitarteko langabetua (18 eta 29 urtekoak barne), Lanbiden izena eman duena, Lanbide Heziketako prestakuntza akademikoa duena (erdi edo goi mailakoa), goi mailako titulazioa edo profesionaltasun ziurtagiria arte edo kirol arloan, edota unibertsitate mailako diploma edo lizentzia.

-Iraupena: 8 hilabete, astelehenetik ostiralera, 6 orduegun.

Enpresaren betebeharrak:

– Praktikak enrpesen lantokietan egingo dira, enpresak berak izendatutako tutore batek zuzenduta eta ikustatuta. Praktikak amaitutakoan, enpresak ziurtagiri bat emango die gazteei, eta bertan prestakuntzareen edukia eta praktiken iraupena josoko dira.

– Enpresek hitzarmen bat formalizatuko dute Lanbiderekin, eta honako hauek jasoko dira bertan: bekadunaren profila, praktiken edikia, iraupena, ordutegia eta ebaluatzeko sistemaren nahiz tutoretzen deskribapen laburra. Enpresak beste hitzarmen bat formalizatuko du bekadunarekin, eta horren bidez, tutoretza lanak egingo dituen pertsona zehaztuko da.

– Enpresak 600€-ko beka emango dio hilero praktikak egiten dituen gazteari, eta Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean emango zaio alta, lanekoak ez diren praktiken kotizazio-kontuaren kodean.  Enkarturrek, programa kudeatzen duen erakundea den aldetik, aldez aurretik ordainduko dio empresari aipatu zenbatekoa; eta, beraz, enpresak Gizarte Segurantzaren hileko kostua baino ez du bere gain hartu beharko (48,41 euro hilean).

 

Harremana

Parte hartu nahi baduzu gure gazteak lan merkatuan sartzea sustatzeko ekimen interesgarri honetan, ez egin zalantza eta jarri gurekin harremanetan. Izan ditzakezun zalantzak argituko dizkizugu, eta adieraziko dizugu zein urrats egin behar diren bekadun bat zure enpresan egon dadin 8 hilabetez.

Gomendatzen dizugu albait lasterren jartzea gurekin harremanetan, ahal dela martxoaren 31a baino lehen; izan ere, laguntza hori eskuratuko duten gazteen kopurua mugatua da, eta ziurrenik, Enkarterriko enpresa askok emango dute baiezko erantzuna.

Hona hemen harremanetan jartzeko datuak:

BEHARGINTZA ENKARTERRI

Enkarterri, 2 – 48840 GÜEÑES

Tlf: 94 669 08 77

behargintza@enkartur.eus

 

Besterik gabe, eta Gaztedi Enkarterri bekak 2020 egitasmoan zure babesa izango dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.

By | 2020-03-16T13:57:00+00:00 marzo 16th, 2019|Sin categorizar|0 Comments